Mikromatxismoak aztertuko dituen taldea sortuko du udalak

Aimar Esteban 2016ko urr. 20a, 13:30

Gizartean ematen diren portaera mikromatxistak aztertu eta hauei aurre egiten ikasteko egitarau pilotu bat jarriko du martxan Abadiñoko Udalak. 

30-55 urte bitarteko emakumeei zuzendutako programa hau Nagore Asla eta Idoia Iturbe psikologoek emango dituzten saioetan oinarritzen da. Astero, erabakitzear dagoen toki batean, 8-12 emakumeko taldea bat bildu nahi dute.

Yanire Moreno, Berdintasun Arloko zinegotziak adierazi duenez, “portaera horiek aztertzeaz gain, emakumeek mikromatxismoak neutralizatzeko tresnak eskuratuko dituzte, indartsuagoak sentituko dira eta konfiantza gehiago izango dute”.

Urriaren 26 eta 27an egingo dituzte egitaraua ezagutzera emango dituzten aurkezpenak. Matienako eskoletan izango dira 16:45etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!