Berdintasuneko "etorkizuneko lerroak" lantzeko, herritarrekin batuko da Elorrioko Udala

Aimar Esteban 2016ko urr. 18a, 10:30

Elorrioko Udalak antolatutako IV. Berdintasun Planaren barruan Amestutako Elorrio Parekidea Egin prozesua hasi da. Herritarren iritzia jasotzeko hainbat bilera egingo dituzte hurrengo egunetan.

Gaur, 18:30ean egingo da herritarrekin lehenengo bilera Iturri Kultur Etxean. Honetaz gain, beste hainbat bilera egingo dituzte sektoreka bananduta. 20an hezkuntza esparruko eragileei zuzendutako saioa izango da; eta udal barruko egoera zein den ezagutzeko asmoz, beste bi egingo dituzte: 25ean ordezkari poltikoekin eta 26an bertako langileekin.

“Etorkizunari begirako lerroak” ezarri nahi dituzte Berdintasun Sailetik eta horretarako “herritarren lehentasunetatik eta beharrizanetatik” abiatu behar direla adierazi dute. Elorrioko emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoera nolakoa den ezagutzeko bilerak izango dira hauek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!