Jonathan Castroviejo Europako txapeldun erlojupekoan

Anboto 2016ko ira. 15a, 16:44

Jonathan Castroviejo aurtengo erlojupeko batean.

Frantzian urrezko domina jantzi berri du Abadiñon bizi den getxoztarrak.

Eguaztenetik domekara Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatzen ari dira Frantziako Plumelec herrian. Gaur erlojupekoaren txanda izan da. Junior eta 23 urtez azpikoez gainera, elite mailakoek ere parte hartzen zuten lehenengo aldia zen. Jonathan Castroviejo izan da azkarrena 45.5 kilometroko ibilbidean (58.13). Victor Campenaerts eta Moreno Moser-ek osatu dute podiuma.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!