Eguaztenetik domekara Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatzen ari dira Frantziako Plumelec herrian. Gaur erlojupekoaren txanda izan da. Junior eta 23 urtez azpikoez gainera, elite mailakoek ere parte hartzen zuten lehenengo aldia zen. Jonathan Castroviejo izan da azkarrena 45.5 kilometroko ibilbidean (58.13). Victor Campenaerts eta Moreno Moser-ek osatu dute podiuma.