Arabiourrutiak eta Iraolak galdu egin dute elite mailako finala

Anboto 2016ko uzt. 11a, 10:05
Finaleko lau protagonistak sari banaketaren ostean.

Beti atzetik joan ziren markagailuan. Maizen sakeak eta Arbizuren esperientziak erabaki zuten finala.

Abadiñoko Tornosolo trinketeak Euskal Herriko Elite Txapelketako finala hartu zuen barikuan. Laukoteko protagonista bat abadiñarra zen: Aitor Arabiourrutia. Hilabete baten barruan bigarren txapela jantzi gura zuen, baina aurkariak gehiago izan ziren (24-40).

Arabiourrutia eta Iker Iraola beti atzetik joan ziren markagailuan. Partidu erdira arte begibistan izan zituzten kontrarioak (8-12, 12-19), baina bigarren erdian Maizek eta Arbizuk alde erabakigarria hartu zuten (15-27, 19-35). Maizek 12 tanto egin zituen sakez eta Arbizuk, beteranoa den arren, oraindik kantxan erraz ibiltzen dela erakutsi zuen eta min handia egin zuen frontis erdiko kolpeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!