Arabiourrutia bigarren txapelaren bila trinketean

Anboto 2016ko uzt. 8a, 12:25
Asier Aspuru eta Aitor Arabiourrutia Euskal Ligako txapeldun.

Hile baten barruan bigarren txapela jantzi dezake gaur Aitor Arabiourrutia pilotari abadiñarrak. Ekain hasieran Euskadiko Pilota Federazioko Zirkuituaren barruko Euskal Liga irabazi zuen Asier Aspuru abadiñarra bikotekide zuela. Atxarte pilota kluba ordezkatu zuten. Gaur, 19:00etatik aurrera, berriz, trinketeko binakako elite mailako finala jokatuko du Tornosolon. Oraingoan, Billabonako Behar Zana taldeko Iraolagaz osatuko du bikotea.

Aurrez aurre Behar Zanako beste pilotari bat, Maiz, eta Buruzgaineko Arbizu izango dituzte.

Arabiourrutiak eta Iraolak nagusitasunez egin dute finalerako bidea. Final laurdenetan San Sebastian-Angulo 28-40ko emaitzaz menderatu zituzten, eta finalerdietan ez zieten aukerarik eman Sevilla eta
Ugarteri: 12-40. Maizek eta Arbizuk, berriz, gehiago sufritu dute euren aurkariak kanporatzeko: 32-40 final laurdenetan, eta 26-40 finalerdietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!