'Txaraka'ren oroimenez mendi lasterketa bihar

Anboto 2016ko eka. 18a, 11:00

Serafin Amezua ‘Txaraka’-ren oroimenezko mendi lasterketa lehiatuko dute domeka honetan Abadiñoko Sekulebedarra Kirol Klubak antolatuta.

10:30ean Abadiñon hasi eta Urkiola gainean amaituko da. Guztira, 7,6 kilometroko ibilbideari aurre egingo diote parte-hartzaileek, 600 metroko desnibela duena. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Proba hasi baino 15 minutu lehenagora arte San Trokaz elizaren parean jarriko duten postuan eman ahalko da izena. Izen-ematea 10 euro izango da.

Gizonezko eta emakumezkoen aurreneko hirurentzat sariak egongo dira. Irabazleek 80na euro jasoko  dituzte, bigarrenek 40na euro eta hirugarrenek 20na euro. Abadiñar onenari garaikurra emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!