Aspuru eta Arabiourrutia abadiñarrak Euskal Herriko txapeldun dira trinketean

Anboto 2016ko eka. 13a, 09:21
Asier Aspuru eta Aitor Arabiourrutia txapelagaz.

Barikuan Tornosolo trinketean jokatutako finalean 40-16 menderatu zituzten Dimako Ziarrusta eta Etxebarria.

Atxarte pelotazale elkarteko Asier Aspuruk eta Aitor Arabiourrutiak espero baino errazago menderatu zituzten Ekhi Ziarrusta eta Iker Etxebarria. Ligaxkan, protagonista berdinek, partidu estu eta lehiatua jokatu zuten (40-36) eta horregatik bete-beteko partidua itxaroten zen. Hasiera halakoxea izan zen, oso parekatua: 11na berdinduta joan ziren. Ordutik aurrera irabazleak atzean nagusitu egin ziren, eta tantoak euren aldera erori ziren bata bestearen atzetik.

Aspuruk federazioen arteko GRAVNI txapelketa ere irabazi du aurten eta urterik urtera gero eta gorago dabil trinketean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!