Eider Atutxa: "Oso ondo pasatu nuen Fitogaz bideoa grabatzen"

Anboto 2016ko eka. 6a, 15:29

Fito abeslariak bideoklip berria aurkeztu du gaur, La Cuadri del Hospi elkarteari babesa emateko. Gurutzetako ospitalean minbiziagaz dauden haurren gurasoek osatzen dute elkartea. Bideoklipean Eider Atutxa abadiñarrak parte hartu du, besteak beste.

15 urte ditu Eiderrek, 16 egingo ditu aurtengo udan. Bideoklipean parte hartzeko gonbitea jaso zuen. "Ahalik eta jende gehien agertzea nahi zuten, eta ideia ona iruditu zaitzaigun". Grabatzera joan, eta ederto pasa zuen: "Amaierarako apur bat nekatuta geunden, baina oso ondo pasatu nuen".

Minbiziari borroka irabazten dabil abadiñar gaztea, sendatze bidean dagoela dio.

Errifa solidarioa
La Cuadri del Hospi elkarteak errifa bat ipini du martxan, eta hori iragartzeko baliatu dute bideoklipa. Esaterako, Fitoren Harley Davidson motoa lortu ahalko da. Diruagaz, Gurutzetako ospitaleko ikerketak finantzatzea da euren helburua.

Iaz, Durangoko Marea Laranja maratoiagaz ere helburu bererako dirua batu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!