Txaber Altubek jantzi du Euskal Herriko eskolarteko txapela

Anboto 2016ko eka. 4a, 15:31
Alaia Martin bertsolariak jantzi dio txapela Altube abadiñarri.

Txaber Altubek (Abadiño, 1998) irabazi du gaur Ereñozun jokatu duten Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketaren finala.  

Arabako, Baxenabarreko, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako dozena bat bertsolari aritu dira Ereñozuko saio horretan, eta Beñat Mujika donostiarra izan da txapeldunordea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!