Txaber Altube abadiñarra da Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Anboto 2016ko mai. 23a, 10:14
Iratxe Ibarra bertsolariak jantzi zion txapela Altuberi.

Getxoko Fadura kiroldegian jokatu zuten, atzo, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Unai Mendiburuk eta Txaber Altubek kantatu zuten buruz-burukoan, eta abadiñarrak eskuratu zuen epaimahaiaren puntu gehien.

Finaleko buruz burukora ailegatu diren bi bertsolari horiek, Altubek eta Mendiburuk, ekainaren 4an, Ereñozun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartuko dute.

Bat-bateko txapelketaren finalaren aurretik, Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren idatzizko finala jokatu zuten, atzo, eta Aitor Garitaonandiak, Haitz Gaztelurrutia, Ander Sarriugarte eta Markel Zubiaga Durangaldeko bertsolariek sariak jaso zitutuzten.

Oinak buruan lelopean, egun osoko egitaraua izan zuten bertsolari gazteek, Getxon. Elkarregaz bazkaldu zuten, eta jolasean ibili ziren bazkalostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!