Abadiño-Astola igeriketa taldeak 24 domina irabazi ditu Sestaon

Anboto 2016ko mai. 19a, 17:04
Abadiño igeriketa taldeko kideak irabazitako dominekin.

Bederatzi domina urrezkoak izan dira. Nesken erreleboetako laukoteak sei bat segundotan jaitsi du iaz toki berean lortutako denbora.

Abadiño-Astola igeriketa taldeko kideek Sestaoko Trofeoan parte hartu zuten joan zen zapatuan eta 24 domina irabazi zituzten senior, junior eta haur kategorien artean: urrezko eta zilarrezko bederatzina eta brontzezko sei. Parte hartu zuten 16 taldeetatik punturik gehien batu zituen bigarren taldea izan zen.

Dominak irabaztea eta nork bere denborak hobetzea izan zituzten helburu. Azken horretan, nesken erreleboetako taldeak iaz toki berean lortutako marka sei bat segundotan hobetu zuen. Irati Urizar, Jone Astorkia, Maialen Beloki eta Olaia Zuberok osatzen dute estilo modalitatean lehiatu zirenen laukotea. Euren jardunak zilarrezko domina balio izan zien.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!