Joseba Lopezek irabazi du Javier Elorriaga saria

Anboto 2016ko mai. 16a, 10:25

Toyota Armentia taldeko Joseba Lopezek lortu zuen garaipena Abadiñon jokatu zen II. Javier Elorriaga Sarian. Arabarrak tropelari aurre hartu eta bakar-bakarrik helmugaratzea lortu zuen. Durangaldekoei dagokienez, Markel Rodriguez abadiñarrak, lehen urteko kadeteetan,  hirugarren postua eskuratu zuen eta herriko lehen txirrindulariaren saria ere berarentzat izan zen.

Bestalde, lasterketa bukatu zenean Javier Elorriga txirrindulari ohiari omenaldia egin zioten bere txirrindularitza ibilbideko lorpenen guztiengatik eta txirrindularitzagatik egin duen lanarengatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!