Ñañarriko rallysprint proba irabazi dute Tarsiciok eta Peñak

Anboto 2016ko api. 21a, 17:52

Rallysprint eta mendiko igoeren txapelketak irabazte dute aurtengo helburu nagusia.

 

Iban Tarsicio abadiñarrak eta Iñigo Peña atxondoarrak Ñañarrin ospatu zen rallysprint txapelketako hirugarren proba irabazi zuten pasa den asteburuan. Gabirian arazo tekniko baten ondorioz proba utzi behar izan zuten Mitsubishi EVO IXa maneiatzen duten gidariek. Goierrikoan hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Ñañarrin ospatutako azken proban hasieratik jaun eta jabe izan ziren, azken saiora lehen postuari eusteko nahikoa denbora lortuta. 

Aurten, pasa den urtean bezala, rallysprint eta mendi igoeren txapelketak irabaztea dute helburu nagusitzat.Pasa den urtean mendi igoerako txapela berriz ere lortzeaz gainera rallysprintetan ere lehen postua lortzeko gogoz daude.

 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!