Traña-Matienako jaien lehenengo egunean omenduko dute Jon Peli Larruskain

Anboto 2016ko api. 15a, 11:30

Traña-Matienako jaien lehenengo egunean egingo diote omenaldia martxoaren 24an auto istripuz hil zen Jon Peli Larruskaini, jai batzordean bere kide izandakoek.

Apirilaren 27an, 20:00etan, San Prudentzio jaietako Donien Atxa ipintzeko ekitaldiaren ostean egingo diote omenaldia jai batzordeko kide izandako Jon Peli Larruskaini: jaien oroigarri bat emango diote haren alargunari.

Apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 8an bukatuko diren San Prudentzio jaiek egitaru zabala izango dute, aurtengoan ere.

TRAÑA-MATIENA SAN PRUDENTZIO 2016 JAI-EGITARAUA

Apirilak 27, Donien Atxa

- 18:00. Koadrila guztien bilera Trañako zubian Donien Atxa ekarteko.
- 20:00. Donien Atxa jasotzea. Giroa alaitzen, Ustekabe fanfarrea, Iluntze taldearen dantza saioa eta urteko lagun ospetsua saritzeko ekitaldia.

Apirilak 28, San Prudentzio, Umeen Eguna.

- 11:00. Meza Nagusia.
- 11:00-13:30. Umeendako jolastokia Galizia prazan. Euria bada, frontoian.
- 16:00. Gymkhana Galizia prazan. Euria bada, eskolako aterpean.
- 16:00-18:30. Umeendako jolasak Galizia prazan. Euria bada, frontoian.
- 19:00. Euskalzumba: Xaibor Galizia prazan.

Apirilak 29, barikua

- 11:00-13:30. Giza futbolina (11-14 urte bitartekoentzat) eskoletako aterpean.
- 16:00-18:30. Giza futbolina (11-14 urte bitartekoentzat) eskoletako aterpean. Laguntzaileak: Goxoa,
Barnebide, Elorza, Doherty´s, Vancouver eta McDonald´s Abadiño.
- 19:00. Futbito txapelketaren finala Traña-Matienako kiroldegian.
- 20:30. Txupinazoa txosnen gunean Geu Be taldearen eskutik. Txosna batzordeak antolatua.
- 20:45. Parrillada Traña plazan. Jai batzordeak antolatua.
- 23:00. Jaialdia Traña plazan: Akerbeltz

Apirilak 30, zapatua, Mozorro Eguna

- 14:00. Herri bazkaria Traña plazan. Jai batzordeak antolatua.
- 17:00. Koadrilen arteko jokoak Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua.
- 19:00. Mozorro kalejira Bizkarra fanfarreak alaituta Trañabarren kalean.
- 21:00. Mozorro txapelketaren sari banaketa Traña plazan.
-  22:00. Antzerkia Errota Kultur Etxean: Dudas razonables (Banarte antzerki taldea) Gonbitea beharko da sartzeko eta gonbiteak eskura egongo dira apirilaren 25etik aurrera Errota Kultur Etxean (gehienez bi sarrera pertsonako).
- 23:00. Kontzertua Traña plazan: Hamaika ikusteko jaioak, Hoax Attack eta Zarpazo a Cicatriz

Maiatzak 1, domeka

- Goizean Geu Be taldeak txahal bat erreko dau Traña plazan. Euria bada, merkatu plazan.
- 10:00. Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
- 10:00. Nekazari azoka Traña plazan. Euria bada, merkatu plazan.
- 12:00. Herri kirolak Traña plazan: Hodei Ezpeleta, Bihurri, Alex Txikon, Julen Mendieta eta Inaxio Perurena. Euria bada, merkatu plazan.
- 15:00. Mosu margoketa tailerra Errota Kultur Etxean
- 16:00. Irrien lagunak Errota Kultur Etxean*. Lehen saioa
- 17:00. San Prudentzio pilota txapelketaren finala. Atxarte pilota eskolak antolatua.
- 18:00. Irrien lagunak Errota Kultur Etxean*. Bigarren saioa *Sarrera beharko da sartzeko, eta sarrerak salgai egongo dira apirilaren 25etik aurrera Errota Kultur Etxean.

Maiatzak 6, barikua

- 16:45. Txiki merienda Azoka plazan. Laguntzaileak: Mariam, Traña eta Paco fruitu dendak, Zure Denda, Uneibi, Beatriz elikagai denda, Hiper Eroski Abadiño eta Casa del Pueblo (Pipo´s).
- 17:30. Oliver magoa Azoka plazan.
- 18:30. Jolasak Traña plazan Bizkaiko Gurutze Gorriaren eskutik. Txosna batzordeak antolatua.
- 20:30. Frontenis txapelketaren finala.
- 22:00. Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Jone Uria, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. Gonbitea beharko da sartzeko eta gonbiteak eskura egongo dira maiatzaren 2tik aurrera Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).
-23:00. Jaialdia Traña plazan: Luhartz

Maiatzak 7, zapatua, Gazte Eguna

- Goizean, paella txapelketa merkatu plazan.
- 10:30. Kickboxing opena Traña-Matienako kiroldegian.
- 12.30. Iluntze taldearen dantza ekitaldia. Euria bada, frontoian.
- 14:00. Txupinazoa eta herri bazkaria Traña plazan. Traña-Matienako gazteek antolatua. Euria bada, eskolako aterpean.
- 15:30. Eskulanen tailerrak merkatu plazan.
- 16:00. Ugasixo txapelketa merkatu plazan.
- 16:00. Kickboxing opena Traña-Matienako kiroldegian.
- 17:00. Gazte Eguneko jokoak Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
- 17:30. Tortilla txapelketa merkatu plazan.
- 17:30. Poney gainean ibilteko aukera merkatu plazan. Berrizko Club Hipico Dukienaren eskutik.
- 18:30. Elektrotxaranga kalejira. Txosna batzordeak antolatua.
- 22:30. Jaialdia Trañabarren etorbidean: Onda Futura
- 22:30. Play back Traña plazan.
- 23:00. Kontzertua Traña plazan: Ze Esatek eta Danny Meip

Maiatzak 8, domeka

- 11:00-14:00. Ludoteka eta betiko jolas erraldoiak Traña plazan.
- 12:00. Xake erakusketa Trañabarren kalean. Abadiñoko xake taldeak antolatua.
- 12:30. Laubideta kalean, pintxo dastaketa: Portugaleko gastronomia. Zalduerreka auzolan elkarteak antolatua.
- 12:45. Kontzertua elizan, Jaizale Durangaldeko txistularien elkartearekin eta Done Zezili abesbatzarekin. Jaizale eta Musikariak taldeak antolatua.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria. Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatua.
- 16:00. Mus txapelketa frontoian. Zalduerreka auzolan elkarteak antolatua.
- 17:00. Jaialdia Traña plazan: Los Amigos del Swing.
- 20:00. Donien Atxa kentzea, Kun- kun batukadak alaituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!