Jon Peli Larruskain ostalaria hil da Palentzian, auto istripuan

Anboto 2016ko mar. 24a, 20:57

Palentziako Dueñas herrian gertatutako auto istripuan Jon Peli Larruskain ostalari abadiñarra hil da. 45 urteko abadiñarra oso ezaguna zen herrian. Taberna bat zuen Traña-Matienan. Gainera, zinegotzia izan zen Abadiñoko Independienteen lehenengo urteetan. 

 

Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, Larruskain oso pertsona aktiboa izan da herrian. "Denok bisitatu izan dugu bere taberna. Kolpe gogorra izan da". Navarrorekin Abadiñoko Independienteekin zinegotzia izan zen. Azken egunetan Abadiñon "zorte txarreko" daudela nabarmendu du alkateak.  

Cadenaser.com webguneak jakitera eman duenez, istripuaren berri eguerdiko 14:00etan izan dute. Pertsona batek 112 zenbakira deitu du P-102 errepidean, Dueñas herrian, auto bat ubide batera jausi dela jakinarazteko. Autoan Larruskain 45 urteko abadiñarra eta bilbotar bat zihoazen, eta instripuaren eraginez biak hil dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!