Zuazubiskar BAT Basque Team-en

Anboto 2016ko api. 4a, 17:03
Argazkia: BAT Basque Team

Illart Zuazubiskar abadiñarrak goi mailako kirolarientzako den BAT Basque Team taldearen babesa lortu du.

Zuazubiskar pistako txirrindulariak eta BAT Basque Team fundazioko korrdinatzaileak, Olatz Legarzak, beka-kontratua sinatu dute gaur. Azken urteetan, Espainiako pistako selekzioarekin hainbat Munduko Txapelketa eta Munduko Kopa lehiatzen ari den abadiñarrak beka-kontratu hau urte askotako "lan gogorraren" emaitza dela adierazi du. Abadiñarraren helburua hemendik aurrera orain arte bezala lanean "gogor" jarraitu eta BAT Basque Team-en eta Euskadiren izena munduan zehar zabaltzea izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!