Matienako futbito txapelketarako izen-ematea hasi dute apirilaren 10era arte

Anboto 2016ko mar. 29a, 17:00
Iazko irudia Traña-Matienako futbito txapelketan (Argazkia: Instagram: futbitomatiena)

Kanporaketak hilaren 17an eta 24an jokatuko dituzte eta finala San Prudentzio jaien barruan izango da.

Aurten laugarren aldia egingo du Traña-Matienako San Prudentzio jaien harira antolatzen duten futbito txapelketak. Izen-ematea apirilaren 10era arte dago zabalik eta 15 euro izango da talde bakoitzeko. Plaza mugatuak daudela gogoratu dute antolatzaileek. Talde bakoitzeko, gehienez, 10 jokalari apuntatu daitezke. Parte hartzea gura dutenek futbitomatiena@gmail.com  helbidera idatzi dezakete honako datuak jasota: taldearen izena, partaideen izen-abizenak, kamiseta kolorea eta telefono zenbaki bat.

Kanporaketak apirilaren 17an eta 24an jokatuko dituzte goizez zein arratsaldez Matienako kiroldegian. Finalak San Prudentzio jaien barruan jokatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!