Markel Rodriguez hirugarren Espainiako Kopan

Anboto 2016ko mar. 17a, 10:08
Iturria: Espainiako Txirrindularitza Federazioa

Markel Rodriguez txirrindulari abadiñarrak hirugarren bukatu du kadete mailako pistako Espainiako Kopan. Maila honetan lehen urtea duen txirrindulariak Bizkaiko selekzioarekin lehiatu ditu Galapagarreko, Mallorcako eta Tafallako lasterketak.

Pasa den asteburuan izan zuten azken lasterketa, Tafallan, eta Bizkaiko txirrindulariak sasoi betean dagoela erakutsi zuen.  Puntuaketa proban, tropelari aurre hartu eta hainbat itzuli bakar-bakarrik egin ondoren, erraz irabaztea lortu zuen.Horrez gain, hiru jardunaldietan erakutsitako erregulartasunari esker, hirugarren postuan amaitu zuen.

Markel Rodriguez ez zen izan podiumera igo zen bakarra.  Ziortza Isasi elorriarrak bigarren postuan bukatu zuen jardunaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!