Udalak igerilekuan egingo dituen obren kontra, sinadurak batzen hasi dira igeriketa taldekoak

Anboto 2016ko mar. 4a, 13:56

Abadiñoko Udala Astolako igerilekuan egitekoa den obrekin euren desadostasuna agertzeko, sinadura bilkera abiatu dute Astola IKT igeriketa taldekoek.

Besteak beste, igerilekuaren sakontasuna 1.40 metrora murriztuko duela eman du jakitera gobernuak, eta horrek taldearen lehiakortasuna kaltetuko duela diote igerileraliek sinadurak biltzeko argitaratu duten idatzian: "Txapelketetan jarduteko zein entrenatzeko ere behar ditugun gutxienekoak ez dira betetzen igerilekuaren sakontasun hainbeste murriztuta".

Hamahiru urtean, Astola klubeko hainbat adin eta kategoriatako igerilariek lorturiko emaitza onak gogora ekarri, eta taldea "aintzat" har dezatela eskatu diote udalari. Bestalde, obretan egongo diren hiru asteetan, igerilekua itxita egongo den denboran, beste igerilekuren batean aritzeko alternatibaren bat eskaitzea ere eskatu diote Abadiñoko Udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!