Fexmack kickboxing taldeak 10 domina lortu ditu Kastroko openean

Anboto 2016ko mar. 3a, 09:48

Pasa den asteburuan Kastroko 2. arte martzialen opena ospatu da eta bertan Abadiñoko Fexmack kickboxing klubak 10 domina lortu ditu.

Junior mailan, Julen Muñozek urrezko domina lortu du semi eta light mailetan. Jazmin Hendersonek zilarra lortu du semi kategorian, Dani Borgek brontzea semietan ere eta azkenik Yerai Escabiasek brontzea semi eta lightetan.

Senior mailari dagokionez, Ibai Arantzamendi izan da urrezko dominaren garailea ligth kategorian. Ander Ozetak lightetan ere zilarra lortu du. Azkenik Alain Tellok eta Haitz Uriartek brontzea lortu dute, hauek ere ligth kategorian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!