Txema Serranok irabazi du San Blasetako argazki lehiaketa

Anboto 2016ko ots. 29a, 10:06

Txema Serrano argazkilari durangarrak irabazi du San Blas argazki lehiaketako 400 euroko lehenengo saria. Rafa Iraeta zaldibartarrak jaso du bigarren saria, eta Monika Romerok herriko saria.

Lehiaketa antolatzen duen Abadiñoko Udalak azaldu duenez, 21 argazkilarik parte hartu dute, aurten, San Blas argazki lehiaketan. Zazpi izan dira, bestalde, herriko parte hartzaileak. Lehiaketara aurkezturiko argazki guztiak, Traña-Matienako kultur etxean egongo dira, martxoaren 4ra arte ikusgai.

San Blas azokan, taloak egiten dabiltzan esku batzuk agertzen dira Txema Serrano argazkilariak egindako argazkian. Lehenengoz hartu du parte Serranok lehiaketa horretan.

Arran batzuen argazkiagaz jaso du Rafa Iraeta argazkilari zaldibartarrak, bestalde, San Blas lehiaketako bigarren 250 euroko saria.

Herri kiroletako irudi bat agertzen duen argazki bat aurkeztu zuen lehiaketara Monika Romero abadiñarrak, eta berak jaso zuen herriko saria. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!