Xabier Rementeria podiumera igo da Sopelako duatloian

Anboto 2016ko ots. 23a, 16:22
Xabier Rementeria (Argazkia: Facebook: Abadiñoko Laubideta Triatloi taldea)

Abadiñoko Laubideta Triatloi Taldeko korrikalaria 23 urtez azpiko hirugarrena izan da.

Xabier Rementeriak 57.14ko denboran osatu zuen duatloia eta 23 urtez azpiko bigarren postua bost segundora geratu zitzaion. Sailkapen orokorrean, berriz, 11. tokian geratu zen. 23 urtez azpikoan hamar onenen artean sartzea lortu zuen Mugarra TTko Iker Villanuevak ere: 1.03.26

Kadete mailan MugarrTTko korrikalariek bete zituzten aurreneko bost potuak: Paul Bereziartua (1), Gorka Pagonabarraga (2), Eneko Goñi (3), Bittor Altube (4) eta Unai Villagrasa (5).

Beteranoen lehen kategorian, MugarraTTko Aitor Olivares eta Serafin Bereziartua 8. eta 10. Tokietan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!