Ozaeta, Muñoz eta Arantzamendi domina banarekin bueltatu dira Errioxatik

Anboto 2016ko ots. 22a, 13:24
Fexmack klubeko kideak Logroñoko Afarraga pilotalekuan.

Abadiñoko Fexmack klubeko kideek Errioxako kick boxing txapelketan parte hartu dute asteburuan eta hiru domina irabazi dituzte.

Asteburuan Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zuten Errioxako txapelketara Euskadiko hainbat talde gonbidatu zituzten, tartean Abadiñoko Fexmack kluba. Abagunea aprobetxatuz, hiru domina irabazi zituzten: Ander Ozaetak urrea (Light contact, 69 kilora artekoa), Julen Muñozek zilarra (Light contact, 59 kilora artekoa) eta Ibai Arantzamendik brontzea (Light contact, 94 kilora artekoa). Alain  Tellok eta Flavian Ignat-ek ere parte hartu zuten txapelketan.

Datorren igandean Castro Urdialesen (Kantabria) jokatuko den arte martzialen open batean parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!