Abadiño sokatira taldea: “Apurtxo bat gehiago espero genuen”

Anboto 2016ko ots. 22a, 10:07
(Argazkia: Mikel Lasuen)

Eskainitako errendimenduagaz gustura, baina pisuren batean lana borobiltzea falta izan zaienaren sentsazioarekin itzuli da Abadiño Sokatira Taldea munduko txapelketatik.

Amaiatu da munduko sokatira txapelketa Volendamen —Herbehereak—  eta abadiñarrak etxera bueltan dira. Esku hutsik datoz. Orain urte bi zilarra irabazi zuten 560koan, baina oraingoan ezin izan dute dominarik eskuratu. Eguenean eta barikuan final laurdenak arte heldu ziren 560 eta 600 kilotan, hurrenez hurren. 560koan Irlandako taldek batek kanporatu zituen eta barikuan Sokarriren aurka galdu zuten.

Larunbatean 560koan aritu ziren berriro, baina Euskadiko selekzioagaz eta ligaxkan bosgarren geratu ziren, finalerdien atarian.

Edu Mendizabal entrenatzaileak ondo baloratu du taldearen jarduna, baina “apurtxo bat gehiago” espero zutela onartu du: “Sokarriren aurka gu pasatzea edo horrelako pausuren bat falta izan zaigu. Ondo ibili gara. Baina beste batzuk hobeto”. 

 

Abadiño Sokatira Taldea tiraldi batean (Argazkia: Chen Peng Wen)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!