Abadiñoko sokatira taldea garaipena lortu ezinik

Anboto 2016ko urt. 26a, 17:48

Abadiñoko sokatira taldea garaipena lortu ezinik dabil azken hilabetean ospatu diren Euskadiko goma gaineko probetan.  

Azken hamarkadetan jaun eta jabe izan den taldea ez dago momenturik onenean. Urtarrilaren 9an, Laukizen, 680 kiloko kategorian bigarren postua lortu zuen Abadiñok. Urtarrilaren 23an, Ibarran, 640 kilotan hirugarren postuarekin konformatu behar izan ziren. 50 txapeletik gora dituen taldea ez da sasoi ona bizitzen ari.

Datorren urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an, Berriozarren eta Idiazabalen hurrenez-hurren 600 kiloko sailkapena eta finala jokatuko dira. Bestalde aurtengo goma gaineko munduko txapelketa otsailaren 18tik 21era bitarte ospatuko da Vollendamen, Herbereetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!