Zuazubiskar hirugarren Espainiako openean

Anboto 2016ko urt. 25a, 17:30

Illart Zuazubiskar

Illart Zuazubiskar abadiñarrak hirugarren postua lortu zuen pasa den asteburuan ospatu zen Espainiako pista txirrindularitzako openaren sailkapen nagusian. Jazarpen proban 4:39.38-ko denboragaz lehenengo postua lortuz, Unai Elorriaga eta Ander Alonso mendean hartu zituen. Scratchean aldiz, bigarren postuarekin konformatu beharra izan zuen Irisarriren atzetik.

Duela aste pare bat munduko kopan parte hartu zuen Zuazubiskarrek. Hong Kong-en ospatutako ekitaldiak esperientzia berria suposatu zion, progresio gorakorrean jarraitzeko. Bestalde datozen joko olinpikoetan egotea dagoeneko ia ezinezkotzat jotzen du. "Datozen probetan itzelezko emaitzak beharko genituzke", adieraziz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!