Aparkaleku ugari hutsik, Traña-Matienako TAO sistemaren lehen egunean

Anboto 2016ko urt. 18a, 17:54

Ezohiko irudia ikusi ahal izan da gaur Trañabarren kalean, TAO sistema ezarri duten lehen egunean. Udaltzainek abisuak ipini dizkiete txartela hartu ez duten auto gidariei.

Trañabarren kaleko aparkaleku ugari hutsik egon dira gaur, orain artekoagaz alderatuta ezohiko irudia sortuz. Jendeak gurago izan du beste nonbaiten aparkatu, eta egonaldi laburretarako utzi izan dute gehienek autoa TAO eremu berrrian.

Hainbatek ez dute, ordea, esandakoa bete. Udaltzainen ustez, sistemara egokitzen dabil oraindik jendea. "Auto bat egun guztian zehar egon da leku berean aparkatuta". Edozelan ere, isunik ez; momentuz abisuak ipintzen dabiltza udaltzainak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!