Eduardo Lobatok eta Xabier Berasategik irabazi dute Abadiñoko I. Frontenis Txapelketa

Anboto 2016ko urt. 4a, 21:50

Eduardo Lobato tolosarrak eta Xabier Berasategi alegria-dulantziarrak irabazi dute Abadiñoko I. Frontenis Txapelketa. Unai Zuberok, 18 urteko Abadiñoko gazteak, antolatu du lehenengo aldiz txapelketa Udaleko Gazte Arloaren babesarekin. Bi abadiñar izan dira bigarren saridunak: Gaizka eta Mikel. Hamabi bikotek hartu dute parte txapelketa honetan. Atzo finala jokatu zen Traña-Matienako frontoian eta sariak banatu zituzten: 200 euro eta txapela, lehenengoentzat, eta 100 euro eta txapela, bigarren saridunentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!