Bizkaidendak: "Jaurlaritzak Lurralde Plan Sektoriala aldatu beharko luke eredu komertzial jasangarri baten alde"

Anboto 2015ko abe. 18a, 12:49

Administrazioarekiko auzien Bilboko 3. Epaitegiak ezetsi egin du Bizkaidendak-Bizkaiko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak udal honen kontra Burger King hanburgesategi kateari emandako obra eta jarduera lizentziengatik jarri zuen errekurtsoa. Bizkaidendakek epaiaren harira azaldu duenez, errekutsoa atzera bota dute Auzitegi Gorenak Garbera merkataritza-gunearen zabalkundean emandako sententzian oinarrituta.

 Bizkaidendak elkarteak dioenez, "Eusko Jaurlaritzak eredu komertzial jasangarri baten alde egin gura balu Lurralde Plan Sektoriala aldatuko luke". Gaineratu dutenez, "Eusko Jaurlaritza ez da ezer ariten ari eta horrek muga gabeko baimena ematen die saltoki handiei".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!