Epaitegiek ontzat eman dute Abadiñoko Udalak Burger Kingi emandako lizentzia

Anboto 2015ko abe. 15a, 09:00

Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, Administrazioarekiko auzien Bilboko 3. Epaitegiak ezetsi egin du Bizkaidendak-Bizkaiko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak udal honen kontra Burger King hanburgesategi kateari emandako obra eta jarduera lizentziengatik jarri zuen errekurtsoa.

Abadiñoko Udalak 2014ko otsailaren 10ean Boca Bilbao SL enpresari Muruetako merkatal zentroan Burger King kateko saltoki bat zabaltzeko lizentziak Lurralde Plan Sektorialak finkatutako gehienezko azalera komertzialaren muga hautsi zuela iritzita Bizkaidendakek epaitegietara jo zuen. Abadiñoko Udalak dioenez, "Lurralde Plan Sektoriala ez da hautsi, lurzoru industrialean baimenduta zegoelako taberna-jatetxe erabilera, eta batez ere ez direlako handitu gune horretako azalera eta eraikigarritasuna". Beraz, orain, epai honek ezetsi egin du 2014an Bizkaidendaken errekurtsoa bertan behera uzten zuen alkatetza dekretuaren aurka elkarteak jarritako berraztertze errekurtsoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!