Aspuru-Arabio abadiñarren lehia trinketean

Anboto 2015eko azaroaren 13a

Promesen mailako Tornosolo Kopako finala jokatuko dute gaur Asier Aspuru eta Aitor Arabiotorre abadiñarrek, Zelaietako trinketean. Jaialdia 18:30ean hasiko da eta gaztetxoen partiduen ostean hasiko da finala.Irabazten duenak azaroaren 20an hasiko den elite mailako Kopan parte hartzeko aukera izango du. Lagun onak dira Aspuru eta Arabio, batak bestearen jokamoldea ederto ezagutzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!