Oroimenean bidaiatu, eta bere hastapenetako denborak gogoratzeko ere balio izan zion proba hark. Baina, aurtengo erronka nagusia Espainiako Erresistentzia Txapelketa du. Renault Clio baten bolantean, orain arte lau lasterketa irabazi ditu: Valentzian eta Madrilen bana, eta Nafarroan bi. Azaroan, Bartzelonan jokatuko den lasterketagaz amaituko du denboraldia.
Europara begira
Datorren denboraldian, bere dohainek merezi duten mailara itzultzeko ahaleginetan dabil: Europan aritu gura du, turismoen edo GT-en txapelketetan. Orain urte bi, Europa F3 txapelketan aritu zen, baina, iaz, finantziazio faltagatik, koska bat jaitsi behar izan zuen, Estatu mailara itzulita. Bere benetako maila, ordea, Europan dago: “Pilotu batek mugaraino exijitzen zaiola sentitu behar du, hori da egunetik egunera hobetzeko bidea. Maila hori Europan dago, profesionalagoa da alde denetatik. Nazionalekoa ez da maila berdina. Maila honetan, gehiago ezin dudala ikasi sentitzen dut”. Datorren denboraldian salto hori emateko finantziazio bila dabiltza.