Illart Zuazubiskarrekin batera, Sebastien Mora, Eloy Teruel, Albert Torresek osatu zuten Espainiako selekzioko laukotea eta hamargarren tokian sailkatu ziren: 4.03.864. Segundo eta erdi atera zien Italiak, sailkapena eskuratu zuen azken selekzioak.
Ezusteko moduan hartu daiteke jazarpen proban hasi eta berehala kanpoan geratu izana. Rioko Joko Olinpikoetako programan sartuta dauden modalitateei lehentasun osoa eman diete eta jazarpen proba zen horietako bat. Baina ez dute lehenengo txanda gainditu. Ondorioz, Europako txapelketan ezin izan dute Joko Olinpikoetarako sailkapena lortu. Horretarako azken aukera bat geratzen zaie: urriaren 30etik azaroaren 1era Calin (Kolonbia) jokatuko den Munduko Kopako proba.
“Pena izan da”, adierazi du Salvador Meliá hautatzaileak: “Bosgarrenetik gurera segundo eta erdiren barruan egon gara. Hau da, apurtxo bat hobeto aritu bagina Herbehereak, Belgika eta Alemania bera ere gainditu genitzakeen. Joko Olinpikoetarako sailkapena zaildu egin zaigu eta Calin dena eman beharko dugu. Gura azken aukera da”.
Datozen egunetan Illart Zuazubiskarrek Europako txapelketako omnium proban parte hartuko du.