Jonathan Castroviejo brontzetik hiru segundora geratu da

Anboto 2015ko ira. 24a, 11:06
(Argazkia: Movistar Team)

Erlojupeko Munduko Txapelketan lan aparta burutu du Abadiñon bizi den Jonathan Castroviejok (1987, Getxo). Movistar taldeko txirrindularia laugarren geratu da, brontzezko domina emango zion postutik hiru segundo eskasera. Zehatz esanda, bi segundo eta 74 ehunekora geratu zaio hirugarren postua.

Getxoztarrak saio bikaina egin zuen du Richmonden (AEB), baina ez Jerome Coppel (Frantzia) harrapatu eta podiumera igotzeko adinakoa. Erlojupeko urrezko domina Vasil Kirienka errusiarrak irabazi zuen ezustekoa emanda.  Adriano Malori sailkatu zen bigarren tokian.

Jonathan Castroviejo Espainiako erlojupeko txapelketako gaur egungo txapelduna da eta 2013an ere irabazi zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!