Urritik ekainera arte, eguaztenetan egingo dituzte antzerki tailerreko saioak. Aitziber Bilbao elorriarra izango da irakaslea. Aurretik antzerkian ezelako esperientziarik ez daukaten 15 urtetik gorakoei zuzenduriko ikastaroa da, antolatzaileen berbetan, "norbere burua ezagutzeko" aukera. Aurreko urteetan bezala, ikasturteko azken hiruhilekoan Errota kultur etxean aurkeztuko duten obra prestatzen ariko dira.
Ahotsa lantzeko ikastaroa ere eskainiko du Banarte Antzerko Taldeak, seigarren urtez. Ainhoa Bilbaok gidatuko du ikastaro hori, eta urritik abendura bitartean egingo dute.