Futbito txapelketako partiduak 10:00etatik aurrera jokatuko dituzte, Muntsaratzeko kantxan. Iaz antolatu zuten lehenengoz, eta harrera ona izan zuenez, aurten errepikatu egingo dute. Ez da txapelketa lehiakorra, eta gazteei ondo pasatzeko aukera eskaintzea da helburua. Beraz, ez da saririk egongo, eta denei oroigarri berdina emango diete.
Duatloi txikia domekan izango da, 11:30ean. Gaztetxoak adinka banatuko dituzte, eta maila bakoitzak bere ibilbidea izango du, korrika zein bizikletan. 0-5 urte artekoek ere parte hartu dezakete gurasoek lagunduta. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 10:00etatik 11:00etara (euro bat). Proben ostean, sariak zotz egingo dituzte.