Jendetza bildu da Urkiolan San Antonio Egunez

Anboto 2015ko eka. 13a, 17:07

Ohiturari eutsiz, milaka lagun bildu dira gaur Urkiolan San Antonio Egunez. Urkiolako ganadu eta baserriko produktuen azokan parte hartzen duten baserritarrak goizean goizetik bertaratu dira bakoitzak bere postua atontzeko helburuagaz. Bisitariak beranduago hasi dira etortzen. Eguerdira arte eguraldia lagun izan dute, gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!