Abadiñoko Marisorginak garaile Bizkaiko Haur Kantari Txapelketan

Anboto 2015ko eka. 8a, 10:31

Marisorginak taldekoek hiru sari lortu dituzte guztira. Zaldibarko Ainhoa Azpitartek ere txapela jantzi zuen bakarlarien mailan.

Zapatuan Zallan jokatu zen Bizkaiko Haur Kantarien Txapelketa, eta Abadiñoko Marisorginak taldea izan zen onena epaileen ustez. The Uskis taldearen Horrelako abestiagaz lortu zuten txapela. Taldekako sari horrez gainera, bikoteka ere bigarren postua eskuratu zuten, Maritxu kantatuz. Gainera, abesti horri aipamen berezi bat ere egin zioten epaileek.

Maila bitan banatuta jokatzen da txapelketa, 6 urtetik 11ra eta 11 urtetik 15era. Gazteenen mailan, Zaldibarko Ainhoa Azpitarte izan zen garaile.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!