Silvia Trigerosek Munduko Trail Txapelketa jokatuko du gaur

Anboto 2015eko maiatzaren 30a

Abadiñon bizi den Silvia Triguerosek (Durango Kirol Taldea) Munduko V. Trail Txapelketan parte hartuko du bihar. Espainiako selekzioak lehenengoz eramango du taldea txapelketara, eta emakumezkoen taldea osatzeko hautatu dute Trigueros. Uxue Fraile, Maite Mayora eta Teresa Nimes izango ditu taldekide Frantziako Annecy herriaren eta izen bereko lakuaren inguruko ibilbide gorabeheratsuan. Antolatzaileen arabera, 39 herrialdetako korrikalariak batuko dira, inoizko gehien.


Ibilbide gorabeheratsua
Lasterketak 87 kilometro izango ditu, eta parte-hartzaileek 5.300 metroko desnibel positiboari aurre egin beharko diote. Ibilbide osoa mendi bideetatik egingo dute, eta 1.700 metroko garaieratik gertu dauden Semnoz, Roc Lancrenaz eta Mont Baron mendateak zeharkatu beharko dituzte korrikalariek. Emakumeetan Emma Bristow izan zen iazko txapelduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!