Zapatuan, Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finalaren egunean, giroa berotzeko askotariko ekintzak prestatu dituzte 16 tabernaren artean. Esaterako, egun osoan zehar taberna laguntzaileetan pintura zuri-gorriak egongo dira bezeroen eskura.
12:30etik 14:30era triki-poteoa antolatu dute. Ondoren, 14:30ean zaleentzat paella-tapak egongo dira Tipi Tapak tabernan. Robinson tabernan, berriz, mus arineko txapelketa egingo dute 15:30etik aurrera. Ondoren, 18:30ean, pintxo potea hasiko dute.
Hauek dira ekintzak antolatzen jardun duten taberna, jatetxe edo kafetegiak: Tipi-Tapak, Elorza, Meson, Atsegin, Taberna Zarra, Oxford, Goxoa, Vancouver, Robinson Berria, Barnebide, Doherty’s, Azeri, Keiran, Oregi, Kali eta Casa del Pueblo.