Gandiagak eta Landak irabazi dute trinketeko San Trokaz txapelketa

Anboto 2015ko mai. 19a, 09:16

Abadiñoko San Trokaz txapelketako txapela Gandiaga eta Landak jantzi zuten pasaden barikuan, Gonzalez eta Ugarte bikoteari 35-40 irabazi ondoren. Promesa mailan, Ziarrusta eta Uribe, 30-28 gailendu zitzaikien Fullaondori eta J. Bilbaori.

Partida guztian aurretik ibili ziren Gandiaga eta Landa, nahiz eta pare bat alditan Gonzalez berriztarra eta Gandiaga hurbildu, ez ziren aurretik jarri. Bikote irabazleak beraien lana oso ondo egin zuten, txapela etxera eramatea lortuz. Ugartek aspaldian jokatu duen partidarik eskasena izan zen lehengunekoa eta bere kideak ez zuen gabezia hori gainditzen jakin. Gonzalezek partida bere gain hartu behar zuen eta ez zuen hartu bukaerara arte beintzat; bere gain hartu zuenerako berandu zen iada.

Aurrekoa partida, promesa mailakoa, partida bizia eta estua izan zen baina azken txanpan Ziarrusta eta Uribe gailendu ziren 30-28 Fullaondo eta Bilbaoren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!