San Trokaz Trinket Txapelketako finala, gaur

Anboto 2015eko maiatzaren 15a

Mikel Gonzalez berriztarra da finalistetako bat.

San Trokaz Trinket Txapelketako finala jokatuko dute gaur, 18:45ean, Zelaietako Tornosolon trinketean. Mikel Gonzalezek eta Inhar Ugartek Gandiaga eta Landaren aurka jokatuko dute. Gonzalezek eta Ugartek  Lamberte eta Amulet menderatu ondoren (40-35) sailkatu dira finalera.


Lehen mailako finalaren aurretik promesen mailakoa jokatuko dute. Bertan Fullaondok eta Bilbaok Ziarrustaren eta Uriberen aurka jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!