Ezker hormako San Trokaz txapelketako finalerdiak, asteburuan jokatu dira Zelaietako frontoian

Anboto 2015ko mai. 11a, 10:02

Kadete eta promesen mailako finalerdiak igande goizean jokatu ziren Zelaietako frontoian.

Kadete mailan, lehenengo finalerdian, Orbegozo eta Oliden, 22 eta 5 gailendu zitzaizkien Rodriguez eta Urizarri. Bigarren partidan Albizurik eta Gorostiagak, Alberdi eta Zubeldia izan zituzten aurkari. Alberdi eta Zubeldia bikotearentzat izan zen partida 22-6. Finalean Orbegozo-Oliden bikoteak, Alberdi-Zubeldia bikotearen aurka jokatu beharko dute.

Promesen mailan, Elorriaga-Madariaga bikoteak, 12-22 galdu zuen Mendiaren eta Aspururen aurka. Bigarren finalerdiko partidan, Albizu eta Pujana, 22-13 gailendu zitzaizkien Prietori eta Ibarrondori. Promesen finalean Mendiak eta Aspuruk, Albizuren eta Pujanaren aurka jokatu beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!