Gonzalez eta Ugarte trinkete modalitateko San Trokaz txapelketako finalean

Anboto 2015ko mai. 11a, 09:46

Mikel Gonzalez berriztarrak, barikuan finala jokatuko du Inhar Ugarterekin batera, Landa eta Palomesen aurka.

40-35 irabazi zieten Gonzalezek eta Ugartek, Lambert eta Amulet iparraldeko bikoteari. Erraz eraman zuten partida. Ugartek, partidaren erdialdera, txakalaldia izan zuen, 31-32 galtzen jarri ziren arte. Alkortarra berriz ere berpiztu zen eta ez zieten iparraldekoei finalerako txartela irabazten utzi.

Beste finalerdian, Antxia abadiñarrak eta Gordon sopeloztarrak, 40-31 galdu zuten Gandiaga ordezkatzen zegoen Landa eta bere bikote Palomesen aurka. Finala San Trokaz egunean, maiatzaren 15ean izango da Tornosolo trinketean, arratsaldeko 19:30ak aldera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!