San Trokaz txapelketako finalerdiak, asteburuan jokatuko dira Tornosolo trinketean

Anboto 2015ko mai. 7a, 09:46

Abadiñoko Tornosolo trinketean urtero jolasten den San Trokaz txapelketako finalerdiak asteburuan jokatuko dira. Bariku arratsaldean hasi eta iganderarte iraungo dute.

Barikuan arratsaldeko 18:15etan alebin mailako gaztetxoek jolastuko dute. Olaburukoek, herriko taldea den Atxarteren aurka jokatuko dute. Beste partida Markinaren eta Zalduaren artekoa izango da. Gaztetxoen ostean etorriko dira elite mailako lehen finalaurrekoak. Mikel Gonzalez eta Inhar Ugartek, Lambert eta Amuleten aurka jokatuko dute.

Maiatzaren 9an, zapatuan, promesen finalerdiak izango dira ikusgai. Lehen partidan Arabiourrutia abadiñarra Erañarekin batera, Ziarrusta eta Uriberen aurak lehiatuko da. Bigarren partidan Prieto eta Aspuruk, bigarren hau ere abadiñarra, Fullaondo eta Bilbaoren aurka jokatuko dute.

Igandean, maiatzaren 10ean goizeko 10:45tan, benjamin mailakoen partidak hasiko dira. Olaburu A, B, C; Atxarte A eta B eta Markinak jolastuko dute. Horren ondoren etorriko da elite mailako bigarren finalerdia. Antxia II. abadiñarrak, Gordonekin batera, Gandiaga eta Palomesen aurka jokatuko dute. Finalerdi hauetatik garaile irtetzen direnak, datorren asteburuan final handia jokatu beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!