Abby potxola izena du ikuskizunak, eta itxaroten zuen giltzurrunetako ebakuntzaren aurretik Euskal Herrian hil zen Abby izeneko neskato senegaldarraren omenez sortu dute. Euskal Herriko eta nazioarteko kantutegi herrikoitik hartutako kantekin osaturiko errepertorioan oinarriturikoa da ikuskizuna.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Berangoko abesbatzagaz batera, Senegalgo Jammu balleteko hainbat kidek ere parte hartuko dute Errota kultur etxeko biharko emanaldian.