Eskualdeko bi bikote Bizkaiko trinkete txapelketako finaletan

Anboto 2015eko martxoaren 13a

Pasaden astean Bilbon eta Abadiñon jokatutako finalerdietan irabazi zuten bikoteek, finalak jokatuko dituzte asteburuan Abadiñoko Tornosolo trinketean eta Bilboko trinketean. 

Gaur izango dira Abadiñon jokatuko diren finalak. Arratsaldeko 18:30etan hasiko dira partidak, lehenengoa eskuz binakako kadete mailako partida izango da, Txumuluxuetako eta Kureneko kideak aurrez aurre arituko dira. Bigarren partida, eskuz binakako gazte mailakoa izango da, Leioak eta Izarrak jolastuko dutena eta hirugarrena eta azkena eskuz binakako nagusien lehen mailako partida izango da. Bertan Kureneko Gordonek eta Ugartek, eta Abadiñoko Tornosolo taldeko Gandiagaren eta Bilbaoren aurka jokatuko dute. 

Tornosoloko partidez gain, Bilbon jolastuko diren finaletan ere eskualdeko bikote bat dago. Mañariko Olaldek eta Azkarragak, Orma bi taldeko Uriarteren eta Eskalzaren aurka jolastuko dute, eskuz binakako nagusien hirugarren mailako finalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!