Hiru dominarekin itzuli dira Espainiako kick boxing txapelketatik

Anboto 2015ko mar. 10a, 09:41

Abadiñoko FexMack kick boxing taldeak bost kide izan ditu Euskadiko selekzioan Espainiako txapelketetarako; Jazmin Henderson, Alazne Escabias, Lorea Solana, Julen Muñoz eta Alex Henderson. Hiru domina irabazi dituzte.

Euskadiko selekzioak zazpi domina irabaztea lortu zuen eta horietatik hiru Abadiñoko FexMack taldekoentzako izan ziren: brontzezko domina bi eta zilarrezko domina bat. Brontzezko biak Lorea Solanak eta Alazne Escabiasek irabazi zituzten. Txapelketako ezustekoa Alex Hendersonekin etorri zen. Finalerdietan Extremadura eta Kantabria kanporatu ondoren finalera heldu zen. Final handian Valentziaren aurka borrokatzea egokitu zitzaion eta bertan nahiz eta ez irabazi oso ondo aritu zen. Victor Martinez valentziarraren 13 puntuetatik oso hurbil geratu zen Henderson, 11 puntu lortu zituen mutil gazteak. Txapelketa oso ona izan da Abadiñoko taldearentzat. Apirilaren 18an eta 19an berriz ere Madrilera joango dira full contact eta low kick modalitateetan parte hartzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!