Bielle eta De Ezcurra irabazle San Blas trinkete txapelketako finalean

Anboto 2015eko otsailaren 17a

De Ezcurra urruñarrak Lazkanoren ordez jolastu zuen final nagusia eta etxeko M.Gonzalez eta Antxia garaitu zituzten (40-38)

Final bikaina izan zen Bielle-De Ezcurra eta Gonzalez-Antxia bikoteek Abadiñoko Tornosolo trinketean eskaini zutena. Azkenean, baina, etxekoek ezin izan zuten garaipena lortu.

Partidua oso lehiatuta egon zen hasiera-hasieratik. Hala ere, partiduak aurrera egin ahala, iparraldeko bikotea gailentzen joan zen, De Ezcurra atzelari bikainaren lanari esker. Markagailuak erabakita zirudien arren (38-24), etxekoak ez zuten amore eman eta partidua berdintzea lortu zuten izugarrizko partzial baten bitartez (38-38).

Amaieran, ordea, iparraldekoek falta zitzaien bi tantoak egitea lortu zuten eta garaipena beraientzat izan zen (40-38).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!